Robot bat zure musika taldean?

Zientzia fikzioa dirudi, baina XXI. mende honetan, luze baino lehen ikusiko ditugu horrelakoak: heavy tximadunak, taldeko robotaren ondoan, gitarra astintzen; Dj Robot, after hour arriskutsuenetan
Hamaika aukera, noski. Duela pare bat hilabete, Detroiteko Orkestra Sinfonikoak lehen pausoa eman zuen robotak musikazaletze horretan. Orkestrak Imposible dream izeneko abestia interpretatu zuen, Asimo (Advanced Step in Innovative Mobility) izeneko robot humanoidearen zuzendaritzapean. Orkestrak zuzentzeaz gain, Asimo gauza da objektuak batetik bestera eramateko, lasterka egin eta eskailerak igotzeko, pertsonen ahotsak ezagutzeko
eta protesta gutxi egiten du, gainera. Taldekide perfektua da!