Robinson Crusoe garaikidea

Robinson Crusoe garaikidea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/robinson-crusoe-garaikidea/@@download/image/201134663Christian_Bale.jpg
2012/12/13
berria
The Machinist (2004) zirraragarriaren ostean, Brad Anderson eta Christian Bale berriz elkarlanean ariko dira. J. G. Ballard idazle surrealistaren Concrete Island eleberrian oinarrituko dira Robinson Crusoe garaikidea irudikatzeko. Arkitekto batek auto istripua izango du Londres inguruko autobide batean eta inork ikusi ezin duen iraganbidean harrapatuta geratuko da. Bai, Batman hirugarren aldiz gorpuztu ostean, berriro urazaren dieta egin beharko du Balek. Egunen batean emango diote Oscarra Christian gaixoari.