Roberto Castón: "Gay zine generoa ez dago modan"

Roberto Castonek eta Ander filmak ez dute marka makala lortu: Homosexualitatea Euskal Herriko landa eremutik pantaila handira eraman dute. Berlin, Punta del Este eta beste hainbat hiri bereganatu eta zenbatu ezinezko txalo zaparradak eragin dituzte. Zenbait adituk diote Ander euskal Brokeback Mountain dela, baina Roberto ez dago ados. Hau eta beste hainbat kontu hizpide izan ditugu berarekin.
Lehenago ere esperientzia bazenuen zinemagintzan (Maricon eta Los requisitos de Nati film laburrak, Zinegoak jaialdia ), baina Ander izan da zure lehen film luzea. Hainbesteko arrakasta espero al zenuen?
Norberak beti onena espero du, hori jakina da. Baina horrelako arrakastarik ez nuen espero, batez ere kontuan hartuta istorioa eta berau kontatzeko modua ez direla ohikoak. Ikusleei eta kritiko lanak egiten dituztenei neurri berean, edo ia berean, gustatzea ere ez nuen espero, baina horrela izan da eta asko poztu nau.
Berlinale jaialdian saria jaso zenuen. Nola joan zen zuretzat jaialdia? Gustuko aktore edo zuzendaririk ikusi al zenuen?
Berlinale jaialdi kuttuna dut, guztien artean gustukoena. Lau alditan izana naiz. Aurreko hiruetan Zinegoak jaialdiko programatzaile gisa parte hartu nuen, baina film bat besapean agertzea beste kontu bat da. Konpromisoz betetako egunak izan dira, eta ez dut denbora handirik izan. Elkarrizketak eskaini, promozio lanak egin, jaialdiak antolatutako festetan parte hartu, topaketak zeregin ugari izan dut. Betebehar horiei guztiei behar bezala erantzun behar zaiei, norberaren lana ezagutarazteko eta egindakoari probetxua ateratzeko. Zorionez, antolatutako lau emanaldi publikoetara azaldu ziren 3.000 ikusleen txaloak jaso zituen Ander filmak, eta baita izen handiko saria lortu ere, Nazioarteko Zinema Konfederazioaren Arte eta Entseguen Konfederazio saria, hain zuzen.
Eta Berlinalen gustuko aktore edo zuzendarik ezagutu ote nuen? Egia esan, John Hurt aktorea ezagutzeak sekulako ilusioa egin zidan.
Brokeback Mountain (Ang Lee, 2005) arrakastatsuak ere nekazal mundua du ardatz. Horregatik Ander filma euskal Brokeback dela esan dute batzuek. Filma egiteko inspirazio izan al zenuen?
Ez, inola ere ez. Are gehiago, film hori gustuko dut, baina gidoia prestatzerakoan ez nintzen harekin akordatu ere egin. Gainera, bien arteko ezaugarri komunak bi gizonen arteko amodio istorioa eta nekazal giroa besterik ez dira. Hor hasi eta bukatzen dira bien arteko antzekotasunak. Ikusi aurretik agian bai, baina emanaldia bukatutakoan inork ez du esaten Ander Brokeback Mountainen bertsio euskalduna denik.
Duela gutxi egindako elkarrizketa batean aipatu zenuen istorioa baserri giroan kontatzearen helburua probokatzea zela, eztabaida sortzea. Herri txikietan homosexual izatea zailagoa dela, eta norberaren sexu joera denen ahotan dabilela. Topiko samarra dirudi
Topikoa? Nabari da ez zarela homosexuala eta herri txiki bateko biztanlea
Agian, baina orduan zergatik ez zenuen muturrera eraman eta Urrezko Aizkora-ren finalean edo antzeko beste ekitaldiren batean girotu?
Toki asko nituen aukeran, baina ezaugarri jakin batzuk biltzen zituen bat nuen buruan. Aparte antzera dagoen toki bat nahi nuen, pertsonaiak bere sexu joera normaltasunez aitortzeko bizi duen isolamenduaren ikur gisa. Paisaiak eta inguruak zeresan handia dute film honetan, ez dira dekoratu soila.
Gay giroko filmek sekulako arrakasta lortu dute azken aldian (Harvey Milk, Brokeback Mountain ), denen txaloak eragin dituzte. Kalean, ordea, ez da halako onespenik sumatzen. Jendartea hipokrita dela uste duzu? Alegia, agian, denok dugula gure armairu propioa?
Zalantzarik gabe, jendartea hipokrita da eta euskal jendarteak ezin dio hipokresia horri ihes egin. Ez gara besteekiko desberdinak eta adibide sinple batekin azalduko dizut zergatik: inoiz aritu al zara txateatzen www.chueca.com atariaren Euskadi izeneko gunean? Erabiltzaileetako ia inork ez du argazkirik erakusten, asko ezkonduta daude Hori gizonezkoei dagokionez, emakumeentzat are zailagoa baita. Jendeak beldur dio jendaurrean norbera den bezala agertzeari, bai herri txikietan eta baita Bilbo bezalako hiri handietan ere. Eta beldur hori jendarteak eragiten du, izaera itxiko jendarteak, aldaketekiko mesfidantza handia duenak. Hori bai, argi esan behar da: euskal jendartea itxia da akaso, baina adeitsua ere bai.

Zinemako musurik beroenek egun ez dute inor asaldatzen. Aldiz, nahikoa da homosexual biren arteko musutxoa denen arreta lortzeko. Heterosexualitatea ez denarekiko onarpen ezaren adierazle al da?
Ezberdina den orok erakarri egiten gaitu, baina era berean higuina eragiten digu. Telebistan eta zineman gero eta ugariagoak dira sexu bereko lagunen arteko maitasun keinuak. Ondorioz, guztiontzat gero eta ohikoagoak dira eta ez dute hainbesteko ikusmina sortzen, edo zeresana ematen. Hori da helburua.
Baina, era berean, badirudi gay eta lesbianak telebistan ateratzea modan dagoela proiektuei kutsu aurrerakoiagoa ematen diela. Modu naturalean, kutsu hori nola edo hala eman nahiak bultzatuta edo militantziagatik?
Telebistako produktoreak bereziki militanteak direnik ez nuke esango. Areago, gremio horretan ez dut homosexualik ezagutzen. Aitortu duenik ez, behintzat. Telebistak ikusleen berehalako erantzuna du helburu, arrakasta horrela neurtzen du, eta horretarako guztiak balio du: sexuak, indarkeriak, zuk aipatu duzun ukitu aurrerakoia emateak Egindakoak onespenik ez badu, alegia, uste baino ikusle gutxiago erakarri baldin baditu (Shareak berehala pizten du argi gorria), inongo erreparorik gabe kenduko dute pertsonaia, edo, agian, telesaila ere bai. Zineman gauzak ez dira horrela. Zuzendariek badute nolabaiteko izaera militantea eta zenbaitetan, nire kasuan bezala, produktoreek ere bai. Hala ere, zoritxarrez badira ukitu aurrerakoia eman nahi eta kontrakoa lortzen dutenak, homosexualitatea ikuspuntu erabat heterosexualetik jorratuz, adibidez.
Hizkuntzaren kontuak jakin-mina piztu digu. Zuk ez dakizu euskaraz. Nola moldatu zara filma zuzentzeko?
Aktoreak ezagutzen ez duzun hizkuntza batean zuzentzea askapena da, hitzarengandik askatze modu bat. Hizkuntza kontuez arduratzeko hizkuntzalaritza aholkulari bat izan genuen aldamenean. Behin irudiak hartuta, berak esaten zigun gauzak zuzen edo oker zeuden, testuetan jaso bezala esan zituzten edo aldaketarik egin ote zuten. Nahiz eta aktoreen esanak ulertu ez, berari esker une oro nekien zer zioten. Horrek abantaila handia eman zidan hizkuntza kontuak alde batera utzi eta indarrak antzezpen kontuetara bideratzeko: doinua, erritmoa, keinuak, emozioa Hizkuntzalaritza arduradunarena balio handiko aurkikuntza izan zen niretzat, eta filmari on egin zion.
Euskara mundura zabaltzeko oztopo dela esan digute urtetan; musikan eta zineman, batez ere. Ander ustekabe atsegina izan da edo euskaraz egindako filmek ere arrakasta erdietsi dezakete?
Edozein hizkuntza da ona artea egiteko, baita euskara ere. Garrantzitsuena emaitza da, kalitatezkoa bada bost axola zein hizkuntzatan egina den. Begira bestela Carlos Reygadas mexikarrak 2007. urtean zuzendutako Stellet Licht (argi isila): Plautdietsch hizkuntzan egin zuen, germanikoaren dialekto batean. Hizkuntza ez zen oztopo izan hainbat sari eskuratzeko (Cannesko zinemaldiko epaimahaiaren saria 2007an, Limako jaialdian eta Huelvako Zinema Iberoamerikarrean ere lortu zituen sariak ) eta mundura zabaltzeko.
Zinegoak, gay-lesbo-trans zinema jaialdiko zuzendaria ere bazara. Zer nolako harrera du ikusle heterosexualen artean?
Gero eta hobea, eta horrek harro sentiarazten gaitu. Zinegoak zinema jaialdi bat da, beste ezer baino gehiago. Hasieratik kalitatezko zinemaren aldeko hautua egin duen jaialdi bat. Ikusleek hori garbi badute, kontakizunaren protagonistak (izan amodio istorioa, protesta kutsukoa, umorezkoa ) gizon-emakumeak, bi gizon edo bi emakume diren gutxienekoa da.
Jaialdiak izandako bilakaeraz zein iritzi duzu?
Egin beharrekoa egoki egin dugulakoan nago, alegia, handitzen joan gara jaialdia erabat egonkortu arte. Lehen edizioa 2004an egin genuen. Orduko hartan 25 film eskaini genituen lau egunetan, guztiak areto berean. Azkenekoan, 25 herrialdetatik etorritako 111 film eskaini genituen zortzi egunetan, sei aretotan. Ikusleek harrera beroa egin diote aurten ere eta horrek aurrera jarraitzeko indarra eman digu. Hori bai, gailurra egina dugu eta Zinegoak ez da gehiago haziko. Aurtengoa datozen urteetarako eredu izango da.
Zinemaldiaren izenak berak erakusten digu, onarpena izan arren, oraindik urrats handiak emateke gaudela. Alegia, izenak eta izaerak gogorarazten digute urruti dagoela sexu joerak horixe besterik izango ez diren eguna: joerak. Ados zaude?
Beti pentsatu eta esan izan dugu gehiago behar ez delako Zinegoak jaialdia desagertzea albisterik onena izango litzatekeela. Adibidez, hilero gai hauei lotutako bizpahiru film aurkezten direlako; homosexualitatea eta transexualitatea jadanik ez direlako tabuak zinema munduan. Baina hori noizbait gerta dadin lan handia egin behar da oraindik.
Lehenago aipatutako Brokeback Mountain, Harvey Milk filmek arrakasta handia izan dute. Gay zinema modan al dago?
Ezta gutxiago ere! Tarteka, bi edo hiru urtean behin, G-L-T-B (Gay-lesbo-trans-bis) giroko pelikula batek arrakasta lortzeak ez du esan nahi generoa modan dagoenik. Urte hasieratik hona munduan egindako ia 100 film aurkeztu dituzte espainiar estatuan. Ba al dakizu horietatik zenbatek duten homosexualitatea edo transexualitatea hizpide? Bada, nireaz gain, bakar batek: Harvey Milk ospetsuak. Eta ba al dakizu zergatik estreinatu den azken hori? Bada, zuzendaria Gus van Sant delako eta protagonistaren rola Seann Pennek bete duelako. Zuzendaria eta aktore nagusia hain ospetsuak eta estimatuak ez balira, ez litzateke sekula estreinatuko.
Baina zer da gay zinema, existitzen al da?
G-L-T-B gaia lantzen duen zinema badago. Eta film horietako asko sekulakoak dira, kalitate handiko lanak. Zergatik ez dira estreinatzen?
Aurrera begira proiekturik baduzu esku artean?
Uneotan, nire hurrengo film luzearen gidoia idazten ari naiz, baina patxadaz, alferrikako presarik gabe eta gauzak behar den bezala eginaz.

Film bat: Hedwig and the angry inch (John Cameron Mitchell).
Zuzendari bat: Pier Paolo Pasolini.
Liburu bat: A esmorga (Eduardo Blanco-Amor).
Disko bat: 69 love songs (The magnetic fields).
Zure txoko maitea: Bartzelona.
Amets bat: Cannes-ko zinemaldian Urrezko Palmondoa edo sari nagusia irabaztea.

Roberto Castonen kuttunak