Robert Redfordek erretiroa hartuko du

Robert Redfordek erretiroa hartuko du Hollywoodeko urrezko garaiko aktoreak interpretazioa utziko du, 60 urteko ibilbidearen ondoren. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/robert-redfordek-erretiroa-hartuko-du/@@download/image/robert-redford-4.jpg
2018/08/13
berria
Hollywoodeko urrezko garaiko aktoreak interpretazioa utziko du, 60 urteko ibilbidearen ondoren.
Robert Redfordek erretiroa hartuko du

Aktore lanak utziko ditu Robert Redfordek. 60 urte kameren aurrean igaro ondoren eta 81 urte bete berri, Hollywoodeko urrezko garaietako aktoreak bere azken filma aurkeztu du agur moduan; The Old Man & The Gun. Datorren hilean estreinatuko dute filma.

Umorezko filma da, eta Redforden esanetan, ezin hobea iruditzen zaio agur esateko: "21 urtetatik egin dudana amaitzeko unea iritsi da, eta ba ote modu hobeagorik irribarre batekin agurtzea baino?". Dena den, baliteke filmak zuzentzen jarraitzea, oraingoan, kameren atzean.

Oscar saria bi aldiz irabazitako aktorea da Redford, eta baita Sundance Film Festibalaren sortzailea. 60 urtetan oso aktiboa izan da, film sorta ederra eginez, proiektuak ekoiztuz eta industria babestuz. Orain, erretiroaren garaia iritsi zaio. Jarraian duzue bere azken filmaren trailerra: