Rober Ferreiro (Malenkonia): "Ez dugu gizakiarengan sinisten"

11 urteko ibilbidean, aldaketetara egokitzeko gaitasunak ezaugarritu du Malenkonia taldea. 2004an ‘Hegazkadak dakar ekaitza’ diskoa kaleratu bazuten, orain, ‘Homo Homini Lupus’ diskoak ikusi du argia.
Irailean kaleratu zenuten lan berria. Emaitzarekin pozik?
Oso! Gure lanik helduena dela uste dugu, borobilena. Kanten konposizioari dagokionez batetik, baina baita grabaketari dagokionez ere. Soinuarekin ere gustura gelditu gara, Mutrikuko Ame estudioetan grabatu genuen eta aurrerapauso nabarmena antzeman dugu.
Harrera ona izan al du?
Ezin gara kexatu. Oraindik goiz da balorazio sakon bat egiteko baina jendearen erantzuna oso positiboa izaten ari da...
Jarrera kritikoarekin itzuli zarete. Gizakia suntsitzailea omen da...
Diskoaren kontzeptua hori da: ez dugu gizakiarengan sinisten. Gizakia da XXI. mendeko pandemia, bere espeziea gehien kaltetzen duena baita. Erromatarren garaitik behin eta berriz errepikatu den esaldiarekin izendatu dugu diskoa, gaurkotasunera ekarriz gero, berebiziko zentzua baitu. Gizakia ez zen behinola zuhaitzetik jaitsi, erori egin zen!
Tira, zein duzue hitzak idazterakoan inspirazio iturri nagusia?
Bizitza bera. Maketa egin genuenean, sentimenduen inguruan mintzo ginen neurri handi batean. Lehen diskoan, berriz, sentimenduetatik haratago gizartean ikusten genituen arazoak islatu genituen eta azken honetan, aldiz, gizakiaren kritika sakona egin dugu. Literatura eta gertaera historikoak uztartuta. Istorioak kontatzea gustatzen zaigu, historikoak izan edo ez.
Lan dinamikari dagokionez, teknologia berriek musika egiteko modu tradizionala ordezkatu al dezakete?
Teknologia berriak lana errazteko baliabideak dira. Baina, kontaktu fisikoa ahalbidetzen duen lan dinamika tradizionala ordezkaezina da, gaur egun behintzat. Zentzu horretan nahiko tradizionalak gara oraindik.
Sare sozialetan zuen txokoa duzue baina ez duzue webgunerik. Sareak musikaren alde jokatzen al du?
Oraintxe bertan, webgunea laster martxan jartzeko lanean ari gara. Sarea erakuslehio aparta da, eta guk beharrezkoa ikusten dugu. Etorkizunean gero eta etekin hobeagoa aterako diogu ziur!
Lehen diskoa kaleratu zenutenean doan jaisteko aukera eskaini zenuten. Nola joan zen?
Esperientzia ona izan zen, ezbairik gabe. Musika doan jartzeak jendearengana iristea ahalbidetzen du, eta hori da taldearen helburua. Bigarren lan honekin ere, webgunea martxan denean, abestiak doan jaisteko aukera eskaintzea da asmoa.
Euskarri fisikoak orduan zein toki hartzen du zuenean?
Ondo zaintzen dugu oraindik horretan sinisten baitugu. Salmentaren eta doan ematearen arteko oreka aurkitzearen aldekoak gara. Jendearengana heltzea da gure helburua, egiten duguna gutxietsi gabe, noski.
Zuzenekoei begira, Euskal Herrian kontzertu dexente dituzue lotuta. Kanpora ateratzea aurreikusi duzue?
Euskal Herriko txoko gehienetara iristea da gure helburua. Aurreko birako lehen kontzertua Zamoran egin genuen eta azkena Bartzelonan. Esperientzia aberasgarria izan zen eta horregatik, oraingoan ere polita litzateke kanpora ateratzea.
Hemendik aurrera zein dira zuen erronkak?
Malenkoniaren erronka nagusia jarraitzaileek egiten dugun musikarekin guk bezainbeste gozatzea da. Homo homini lupus diskoarekin, gainera, hausnarketarako bidea zabaldu nahi dugu, gizakion miseriak azalarazi eta konponbidea jartze aldera.