Rio + 20an esan eta entzun ez zena

Iragan ekainean lurraren egoerari buruzko goi bilera egin zuten munduko 180 herrialdetako ordezkariek Rio de Janeiron (Brasil). Konpromiso mardulik eta adostasunik gabe amaitu zen ordukoa, beste behin ere. Ekoguneak antolatuta, bilera haietan esandakoa eta entzun ez zena kontatuko dute lehen eskutik bihar Donostian.
Jon Marin Ekoliderra eta Rio + 20 goi bileran Unesco Etxearen berriemailea izan zena batetik, eta Aina Uria Unesco Etxeko kidea bestetik, jarriko dira bihar, uztailak 6, Donostiako Arrasate kaleko Kutxa aretoko mikrofonoaren aurrean. 19:00etan hasiko da solasaldia, eta ekaineko goi bileran Brasilen esan zirenen baina kontatu ez zirenen berri emango dute.
Izan ere, Nazio Batuen Erakundeak antolatutako Rio + 20 goi bileran ezer gutxi aurreratu zen. Azken hogei urteetako ingurumenari buruzko bileretan bezalaxe, munduko estatuek zailtasunak izan zituzten Garapen Iraunkorrerako Helburuetarako finantzaketa bideak zehazterako orduan, eta talde ekologistek ere porrotaz hitz egin dute.
Horren aurrean, gai korapilatsuenak kendu eta txosten malguagoa egin izana salatu dute hainbat erakundek, horien artean, Greenpeacek.
Guzti honen berri lehen eskutik jasotzeko aukera izango dute bihar Ekoguneak antolatutako hitzaldira hurbiltzen direnek.