Rikardo Arregiri buruzko pelikula estreinatuko dute

Rikardo Arregiri buruzko pelikula estreinatuko dute Andoaingo Bastero Kulturgunera asteazkenean (azaroaren 27an) 19:00etan eskainiko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rikardo-arregiri-buruzko-pelikula-estreinatuko-dute/@@download/image/4361574689023_XXL.jpg
2019/11/26
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Andoaingo Bastero Kulturgunera asteazkenean (azaroaren 27an) 19:00etan eskainiko dute.
Rikardo Arregiri buruzko pelikula estreinatuko dute

Ainara Mendiolak zuzendu eta Maluta Filmsek ekoiztu du Rikardo Arregi kazetari, idazle eta pentsalari andoaindarri buruzko Zutik film laburra. Bihar estreinatuko dute, hilak 27, 19:00etan, Andoaingo Bastero Kulturgunean.

Zutik pelikulak Rikardo Arregik 1965 eta 1969 urteen artean izandako ibilbidea azaltzen du. Mendiolaren bigarren filma da hau, eta Rikardo Arregi hezur haragitzen duen aktorea berriz, Mikel Arregi da, haren iloba. Protagonistak lehendabizikoz jarri du bere burua kamera aurrean.

Asteazkenean Andoainera hurbiltzen direnek berari egindako omenaldi xume honez gozatzeko aukera izango dute, 19:00etan Basteroko ekitaldi aretoan. Emanaldia dohainik izango da. Asistentzia konfirmatzekoinfo@malutafilms.eus helbidera idatzi behar da.