Ricardo Arregiren inguruko filmean parte hartu nahi duzu?

Ricardo Arregiren inguruko filmean parte hartu nahi duzu? Figurante bila dabiltza 'Rikardo Arregi, iraultzailearen presak' dokumentalerako! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ricardo-arregiren-inguruko-filmean-parte-hartu-nahi-duzu/@@download/image/rikardo_arregi.jpg
2019/08/05
berria
Figurante bila dabiltza 'Rikardo Arregi, iraultzailearen presak' dokumentalerako!
Ricardo Arregiren inguruko filmean parte hartu nahi duzu?

Rikardo Arregi, iraultzailearen presak dokumentala errodatuko du uda honetan Maluta Films ekoiztetxeak. Usurbilen egingo dute sekuentzietako baten errodajea abuztuaren 17an, eta figurante bila dabiltza. Interesatuek goizeko 09:00etatik 19:00etara agertu behar dute frontoiaren inguruko plazatxoan, Arregiren omenezko eskulturaren inguruan.

Hauek Maluta Films-ek zabaldutako argibideak:

“Errodajean parte hartu nahi duzuen guztiok, mesedez, bidali zuen datuak eta argazki bat cristina@malutafilms.eus helbide elektronikora. Trukean, egun zoragarri bat pasatuko duzue, Usurbilgo 60ko hamarkadako gertaera esanguratsuenetako bat berregiten eta bazkari eder batera gonbidatuko zaituztegu”.

HITZALDI HISTORIKOA

Dokumentalaren abiapuntu moduan erabiliko dute Rikardo Arregik 1966ko maiatzaren 22an, Usurbilen altxatako bere omenezko eskulturaren inaugurazio ekitaldian emandako hitzaildi gogoangarria. Hain zuzen, bere hitzak audioan gordeta ditu ekoiztetxeak. Arregi Andoainen jaio zen, 1942ko irailaren 22an, eta euskal kazetaria, saiakeragilea eta euskaltzalea izan zen. 1969an, Euskaltzaindiaren bilera batera zihoala auto istripu batean hil zen, Mendaro eta Mutriku artean. Hogeita zazpi urte besterik ez zituen arren, idazle gazte hark egundoko eragina izan zuen bere garaian, berak sortua baita, besteak beste, alfabetatze mugimendua.