“RESPECT” ***

“RESPECT” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/respect/@@download/image/80p76luckydube.jpg
2007/12/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Lucky Dube
80.zenbakia
Errespetua. Hori merezi dute Lucky Dubek eta antzeko musikariek. Errespetua eskatzen zuten haien musikaren bidez; errespetua, txiroentzat eta ahulentzat. Hitzez, eta baita ekintzez ere. Hego Afrikan jaio zen eta apartheideko urte gogorrenak ezagutu zituen Lucky Dubek. Miseriaren aurka lan asko egin zuen, nahiz eta musikan lortutako arrakastak bizimodu horri bizkarra emateko aukera eman zion. Reggae musikaren bidez iraultza mezuak zabaltzen zituen. Iragan urrian tirokatuta hil zuten Johanesburgon.