“Ren Fan” ****

“Ren Fan” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ren-fan/@@download/image/ama_say_ren_fan.jpg
2010/12/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Ama Say
113.zenbakia
Meatzaldeko taldea itzuli da makina bat urte eta gero. Bizkaitarrek 90eko hamarkadan bizi izan zuten unerik gozoena, baina trasteak utzi behar izan zituzten taldekideen arteko distantzia geografikoak tarteko. Kantetan euskara eta ingelesa bikain uztartzen jarraitzen dute, eta aipatu hamarraldiko talde ezagunen arrastoa oraindik antzeman daiteke, hala nola, Pixies edo Girls Against Boys-ena. Hala ere, itzulera duina eta gozagarria da Ren Fan hau. Pasarte melodikoak eta tentsioz beterikoak nahasten dira. Aipatzekoak dira Mursegoren eta bereziki Karlos Txap-en (Lisabö) kolaborazioak; Txap-enak, Maskarada eta Mendea eta Segundua, diskoaren gailurrak baitira.