“RELAX AND LOVE”

“RELAX AND LOVE” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/relax-and-love/@@download/image/86p72glenan.jpg
2008/06/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
GLEN ANTHONY HENRY
86.zenbakia
Gehienetan, disko interesgarrienak komunikabide eta sustapen kanpaina handietatik urrun sortzen dira. 60ko hamarkadan AEBetan arrakasta komertziala izaten hasi zenetik, industriaren merkantzia izan da soul musika (horrek dakartzan ondorio kaltegarriekin). Komunikabideetan oihartzunik lortzen ez duen abeslari apartaren adibidea da Glen Anthony Henry. Orain, bakarlari modura, Carlo Coupe-ren laguntza izan du, 70eko hamarkadako grabazio teknikak baliatuta, soularen eta funkiaren urrezko garaia berreskuratzeko.