REDUCED ****

Gaur egun, hardcore hitzak abiadura azkarra hartzen duen edozer gauza definitzeko balio du. 25th Coming Fire hardcorea duzue, baina %100. HHH eta Escombro taldeetan aritutako musikariak daude duela urte batzuk arte Buenawistan entsegatzen zuen talde honetan. Ederki elkarlotutako notak ziztu bizian. Erritmo ezberdinak eta mozketak konbinatzeko gaitasuna. Labankadak diruditen gitarra konponketak eta riffak, zurrunbilo erdian erasoka. Melodiak sortzen dakien ahotsa, eta hitz zorrotzak. Euskal Herrian 2008an argitaratutako hardcore alerik onena.