Red Dragon (El dragon rojo / Dragon rouge) **

Will Graham FBIko agente gazteak Hannibal Lecter serieko hiltzailea harrapatu du. Ekintza arriskutsu horretan, ordea, gutxigatik salbatu du bizia mutilak. Traumatizaturik, legearen zaindari izateari utzi dio. Urte batzuk geroago, lankide ohiek psycho-killer anker bat atxilotzeko laguntza eskatuko diote Grahami. Hiltzaile odoltsu hori harrapatzeko, Lecter beldurgarriarekin elkarrizketatuko da Graham. The Silence of the Lambs apartaren gertaera gordinak jazo baino zenbait urte lehenago dago girotua Red Dragon. Erdipurdikoa da.