Rebel Radio: Master Sessions 1, calle 23, Havana

Rebel Radio: Master Sessions 1, calle 23, Havana https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rebel-radio-master-sessions-1-calle-23-havana/@@download/image/2p12-6.jpg
2000/11/03
kritika
Testua: Sound System
Up, Bustle & Out
2.zenbakia
Bristoleko  hirukote batek osatzen du Up, Bustle & Out kolektiboa. Jakina da bertako taldeek hip-hop, soul, jazz eta reggae-dub estiloen arteko nahasketa maite dutela. Up, Bustle & Out taldeak ere ildo hori jarraitzen du, nahiz eta hauen kasuan erritmo latinoen eragina geroz eta nabarmenagoa den. Horren adibide garbia da kaleratu duten hirugarren lana, Rebel Radio izenpean, aurrez aipatu estiloekin batera erritmo kubatarrak nahastu dituzte. Eta ahalik eta soinu egokiena lortu asmoz Habanara joan eta bertako Sonocaribe estudioetan aritu dira. Bitxia.