Rap kantarien arteko txapelketa egingo dute igandean Gasteizen

Rap kantarien arteko txapelketa egingo dute igandean Gasteizen Unity Stars Nation World Summer Cup txapelketaren barruko saioa izango da eta zortzi rap zale arituko dira lehian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rap-kantarien-arteko-txapelketa-egingo-dute-igandean-gasteizen/@@download/image/albistea rap.png
2022/07/01

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Unity Stars Nation World Summer Cup txapelketaren barruko saioa izango da eta zortzi rap zale arituko dira lehian.
Rap kantarien arteko txapelketa egingo dute igandean Gasteizen

Mendizorrotzako pabilioian egingo dute igandean, uztailaren 3an, Unity Stars Nation World Summer Cup txapelketarako sailkapen-jardunaldietako bat. Bertan, mundu osoko freestyler onenak lehiatuko dira. Txapelketaren bigarren edizioa izango da aurtengoa.

Unity Stars Nation World Summer Cup txapelketan nazioarteko panorama hispanoko MC top-enetako batzuk eta La Cancha underground lehiaketatik iritsitako Espainiako Estatuko plazetako lau promesa izango dira buruz buru. Latinoamerikan eta Espainian “oilarren borroka” horietan ohikoak diren rap-kantariak bilduko dira.

Honako hauek izango dira Mendizorrotzan: Chuty (Espainiako Estatua), Lobo Estepario (Mexiko), Hander (Espainiako Estatua), Ethico (Espainiako Estatua), Jesús LC (Espainiako Estatua), Éxodo Lirical ( Dominikar Errepublika), Mecha (Argentina) eta Skone (Espainiako Estatua).

Txapelketa gaur hasiko da Bartzelonan eta, Gasteizen egon ondoren, beste hiriburu batzuetara iritsiko da: Gijonera,uztailaren 8an, eta Coruñara, uztailaren 9an. Finala, aldiz, Madrilen egingo dute uztailaren 10ean.

Igandeko hitzordurako sarrerak ekitaldiaren webgunean eskura daitezke. Txapelketako saio guztiak zuzen-zuzenean eskaintzen dituzte Mediaproren UBEAT plataformaren bidez.