Rap erritmora

Rap erritmora https://www.gaztezulo.eus/albisteak/rap-erritmora/@@download/image/wu-tang_clan_rz_1357892349.jpg
2012/12/13
berria
The Man with the Iron Fists (2012) filmean zuzendari eta aktore lanak eginez debutatu berri du Wu-tang Clan taldeko RZA raperoak zinearen munduan, Quentin Tarantino aitabitxi duela. Gustatu zaio esperientzia eta hurrena Genghis Kahni buruzko biografia bat eraman nahi du pantaila handira. Apocalipse Now (1979) filmaren gidoilari John Miliusek idatziko dio istorioa. Horren aurretik, baina, aktore lanetan ere errepikatuko du datorren martxoan panpina gerlarien gaineko G.I. Joe: Retaliation bigarren filmean.