“Ragga connection 3”

“Ragga connection 3” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ragga-connection-3/@@download/image/43p12-2.jpg
2004/07/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Askoren artean
43.zenbakia
Ragga/dancehall doinuak gero eta ezagunagoak dira. Onddoak bezala ugaltzen ari dira eztarri urratuko abeslariak, eta ongarri artifizialekin elikatutako oinarri erritmikoak merkatua "polisaturatutako" koipeekin loditzen ari dira. Abiadura eta kontsumo gizarte honetan ez dago pentsatzeko astirik. Frantziako Terror Seb eta Naughty J disko jartzaileak Sony multinazionalaren ekoizpen katea dancehall estiloaren azken koipearekin igurtzen ari dira.