Radovan Karadzic epaitzen ari dira

Radovan Karadzic epaitzen ari dira https://www.gaztezulo.eus/albisteak/radovan-karadzic-epaitzen-ari-dira/@@download/image/201057719haga.jpg
2012/12/13
berria
Radovan Karadzic epaitzen ari dira
Hagan Radovan Karadzic epaitzen ari dira. Bosnian 1992tik 1995ra bitartean Gizateriaren Kontrako Krimenak egin izana leporatzen diote. Epaiketan lekukotza latzak, oso gordinak, entzuten ari dira, Ahmet Zulic bosniar musulmanarena, tartean. Preso hartu zuten Zulic eta, hasieran urik ez zutenez, nork bere txiza edaten zuela azaldu du. Jasandako bortizkeriaren adibide bat baino gehiago jarri du preso ohiak; 1992an 20 gizonezkoren exekuzioak ikusi zituela esan du Zulicek: "Beren buruentzako hilobiak egin behar izan zituzten, soldadu serbiarrek hala aginduta".