RADIO ***

Ky-Mani Marley anaia baino geroago hasi zen musika munduan, baina azken urteetan etengabe aritu da diskoak kaleratzen. Horrez gain, aktore lanetan ere aritu da Jamaikan arrakasta handia izandako hainbat filmetan -Shottas (2002) edo One love (2003)-. Oraingo hau estudioan grabatutako laugarren disko luzea da, eta The Journey diskoan egin bezala, rap eta soul berriaren bideari jarraitzen dio, reggae klasikoari baino. Musika munduan, AEBak eta Jamaika betidanik egon dira elkarri begira; oraingoan, ordea, reggaea galtzaile atera dela uste dugu.