"Zorabiok"

"Zorabiok" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotzorabiokquot/@@download/image/52p12-1.jpg
2005/05/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Zorabiok
52.zenbakia
Askotan pentsatu izan dugu Euskal Herrian egiten den musikak, orohar, ausardi gutxi erakusten duela erritmo “berriekin” esperimentatzeko garaian. Gure artean ohikoak diren musika estiloetatik kanpo, erritmo gutxi jorratzen dira. Azkenaldion joera hau aldatzen ari dela dirudi, eta horren adibide da “Zorabiok” izeneko proiektuan Xabier Arakama eta Mikel Albisu egiten ari diren lana. Izan ere, txalaparta eta alboka euskal musikatresna “klasikoekin” batera, programazio elektronikoak, didgeridooa, eta kapoeira dantza uztartu dituzte, AfroCelt sound systemeko erritmoak eta guzti. Autoekoizpena: 652 741093 (Xabi).