"Zeta"

"Zeta" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotzetaquot/@@download/image/20p48-1.jpg
2002/06/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Alessandro Baricco
20.zenbakia
Itzultzailea: Koldo Biguri
IGELA
112 orrialde



Aski ezaguna egin da Alessandro Baricco azken urteotan. Bereak dira, besteak beste, "Novecento" —G. Tornatore zuzendariak 99ko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen film eder baten oinarria, gerora ere antzezlan bihurtu dena—eta "City". "Zeta" izeneko eleberri labur honetan, Hervé Joncourren eta Lavilledieu herriko biztanleen gora-beherak narratzen zaizkigu. Hervék zetaharrak salerosten ditu eta hortaz bizi da, herriko beste asko bezala. Horien artean, Baldabiou jauna, zetaharren negozioa herrira ekarri zuen gizon dirudun eta bitxia. Izurrite baten erruz, hazkuntzategietako arrautzak galtzeko arriskuan dira. Zerbait egin behar da edo, bestela, bertan behera jausiko da negozioa, eta jende askoren ogibidea. Krisia gainditzeko, Hervé Joncourt Japoniara bidaltzen dute arrautzak erostera. Ordura arte erabat ezaguna den lurralde arrotz hartan emakume misteriotsu bat ezagutuko du. Hemendik aurrera, bere bizitza lasaia aldatuko da.