"Zeruetako erresuma"

"Zeruetako erresuma" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotzeruetako-erresumaquot/@@download/image/53p58-2.jpg
2005/06/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Itxaro Borda
53.zenbakia
SUSA



Itxaro Borda euskal literaturaren azken hamarkadetako ahots interesgarrienetako bat da, eta horrexegatik, erabat pozgarria da liburu berri batekin datorkigula jakitea. Itxaro Borda bi generotan nabarmendu da gehienbat: poesia eta nobela. Hain zuzen, "%100 basque", "Bakean utzi arte" eta "Bizi nizano munduan" dira bere nobela ospetsuenak. Poesian, aldiz, 1991n karrikaratutako "Bestaldean" olerki bilduma du lanik sonatuena. Oraintsu plazaratutako "Zeruetako erresuma" honetan, Bordak azken urteotako nobelen ildotik darrai. Istorioaren kokalekua Otsabide izeneko fikziozko herria da. Otsabidetarrek bi mundu gerra eta Aljeriako gerra ezagutu dituzte, eta errealitate gordinari aurre egiteko, umorea dute bide bakarra. Eguneroko bizimodu hits horretan, baina, maitasuna eta heriotza dituzte benetako kezka iturri. Ohi bezala, euskara ederra eta estilo zorrotza darabiltza Itxaro Bordak.