"Zertaz ari gara maitasunaz ari garenean"

"Zertaz ari gara maitasunaz ari garenean" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotzertaz-ari-gara-maitasunaz-ari-gareneanquot/@@download/image/37p46-2.jpg
2004/01/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Raymond Carver
37.zenbakia
Itzultzailea: Koro Navarro
ALBERDANIA-ELKAR
169 orrialde



Ez da hau euskaratutako Carverren lehen liburua. Aurretik, "Katedrala" gozatzeko aukera ere izan baitugu gurean. Ia aurkezpenik merezi ez duen idazle honen bigarrenak aurrekoaren klabeak jarraitzen ditu. Bikoteen inguruko katramilak. Hurbiletik bizi izan zituen Carverrek harreman sentimentalen garratzak. Horiek ezin hobeki islatzen ditu liburuetan. Tremendismorik gabe, tragedia kutsutik urrun. Estilo zuzen eta gordinean. "Happy life" delakoaren ifrentzuan. Chejov Errusiarekiko izan zena edo Katherine Mansfield Britainia Handiarekiko, horixe dugu Carver AEBekiko. Horren adibide garbi ditugu "Ikusgailua", "Belvedere" edo "Hizketaldi serio bat" bezalako ipuinak. Carver puri-purian. Bizitza puri-purian.