"Xala": Lapurdiko esperantza

Yves Salaberri Lapurdiko Lekuine herri ttipian sortu zen duela 21 urte. Pilotarako dohainak ttipi-ttipitik erakutsi zituen, eta Aspe enpresarekin debutatu zuenetik urtebete iragan berria da. Orain "Xala" izenez ezagutzen du pilotazaleak.
Oraintxe bete duzu urtebete profesionaletan hasi zinenetik, zertan eta zenbat aldatu da zure bizitza urte bakarrean?
Aldaketa handia izan da enetzat. Lehen usatua nintzen eskolara joaten, eta profesionaletara pasa naizenetik, egunero entrenatzen naiz, gero asteburuetan partiduak jokatzeko. Eguneroko bizitza ere gehiago zaintzen dut, eta ohera goizik joaten naiz.
Ikasten ere ari zara, AEKn. Nola lortzen duzu pilotari eta ikasle bizitzak gurutzatzea, pilotak ez dizu denbora sobera jaten?
AEKra joateko astia izaten dut bederen. Pilotarien arteko harremanak euskaraz egiten dira, eta beharrezkoa bilakatu zait euskara jakitea. Hala ere, ene egiazko ikasle bizitza profesionaletara pasatzean finitu zen. Baionako unibertsitatean segitzen nituen ikasketak, eta Asperekin debutatzean utzi egin nituen. Orain AEKn nabil buru belarri.
Udan garenez, ikasturtea finitua da, baina pilotarako sasoi gogorrena orain da hasten. Pilotariek bakantzetan egiten duzue lanik gehien.
Bai, udan bizpairu partida jokatzen ditugu astean. Uda bururatu arte erritmo hori atxikitzen dugu, eta beraz, orain dugu lanik gehien izaten.
Eta orduan, pilotariak noiz izaten ditu bakantzak?
Ez dakit sobera. Enpresak pare bat asteko oporrak eskaintzen dizkigu, eta guri dagokigu nahi dugularik hartzea. Nik buruz burukoaren ondotik, bi aste hartu nituen pausatzeko. Eskuak zaintzeko baliatu nituen, eta fite berriz hasi nintzen jokatzen. Baina ororen buru, eskuko minak itzultzen zaizkigunean, partidarik ez baitugu jokatzen, bakantzetan garenaren inpresioa izaten dugu.
Agian pilota partidak aitzakiatzat hartuz, udako jaialdiek bestaz-besta ibiltzeko parada ematen dizute...
Bai, molde batez bai, partida anitz herriko bestetan izaten baitira. Hala ere, ez dugu aukera hori sobera baliatzen, usu biharamunean edo laster bertze partida bat izaten baitugu. Orduan, zaintzeko, hobe izaten da etxera sartzea.
Enpresak dizue debekatzen parrandak egitea, edo zuek zarete jokatu eta xintxo-xintxo etxera sartzen zaretenak?
Gu gara etxera sartzen garenak. Uda luzea da, partida anitz jokatzen dugu, eta bi edo hiru aldiz ateratzea ongi da, baina usu besta egiten baduzu, azkenean akidura ere sumatzen duzu. Kasu eman behar da.
Eta tartekako parrandatxoetan, pilotari izateak laguntzen ote du ligatzerakoan?
Ez dakit, ez dakit. Ni ene gurasoekin joaten naiz, eta gero fite sartzen gara. Agian, bertze pilotariek aiseago ligazen dute, baina nik.... ez, nik behintzat, ez.
Izan ere, orain gero eta pilotari gehiago ikusten da neska ederrekin. Nolabait, zentzu horretan, pilotariak izar bilakatu dira.
Bai, segur da Titin eta Mikel Goñi ikusten badituzu, neska ederrak dituztela. Baina hor diruak ere kontatzen du.
Partidua jokatzera, bestara edo neskatan egitera, edozein dela kausa, Ipar Euskal Herritik usu joan behar izaten duzue Hego Euskal Herrira. Bide batez, pilotak Euskal Herria ezagutzeko parada ere eskaintzen dizu?
Bai, egia da. Nik hastapenean ez nuen batere ezagutzen, mapa batekin joaten nintzen, eta herrira iristean frontoia non zen galdetu behar izaten nuen. Ororen buru, biharamunean, gutienez, Euskal Herria pittin bat gehiago ezagutzen nuen.
Beraz, azkenean, urtebete honetan, pilotan trebatzeaz gain, kultur ezagutzan ere aberastu zara.
Bai, Euskal Herria aise hobeki ezagutzen dut orain eta alde horretatik, anitz aldatu naiz. Baina ez hori bakarrik, Donostiara entrenatzera joateak Hego Euskal Herriarekin eta bertako jendearekin gehiago lotzeko balio izan dit.
Zein da pilotari bezala, urte honek utzi dizun oroitzapenik politena?
Oroitzapenik onena, uste dut Apeztegiaren aurka irabazi nuen partida izan zela. Buruz-buru ene hirugarren partida zen, eskuetako mina nuen, duda anitz ere banituen, eta ez nekien sobera nola jokatu. Azkenean, nolabait, irabaztea lortu nuen.
Eta mingotsena?
Ez dakit, beti izaten dira partida txarrak, baina min gehien eman zidana, ez dut bat bereziki gogoan. Beharbada, Bigarren Mailako finala izan zen, Berraondoren aurka galdu nuena.
Baina Bigarren Mailako final hori galdu arren, Lehen Mailako pilotari bilakatu zara. Non egon da sekretua hain denbora gutxian hain gora igotzeko?
Leku guztietan bezala, ez da mirakuluzko sekreturik. Panpirekin anitz entrenatu naiz, Hego Euskal Herrian anitz ikasi dut, eta horrek igo nau naizen tokira.
Eta Lehen Mailako txapela noiz usainduko duzu Bigarren Mailakoa bezain gertutik?
Hori ez dakit. Biziki urrun da. Heldu den urtean, Lehen Mailan aritu beharko dut, eta ene esperantza partida baten irabaztea da. Pittaka-pittaka joan beharko dut, baina txapela biziki urrun gelditzen da.
Finitzeko, heldu den elkarrizketa euskaraz egiten ahalko dugu?
Bai, euskaraz egin beharko da. AEK-n eskolak hartzen ari naiz, eta Hego Euskal Herrian euskaldun anitzekin mintzatuz, hobetzen ari naiz. Beraz, heldu dena, bai, euskaraz.