"Xahmaran"
 
  
Nobela beltza eta bidaiatzeko zaletasuna uztartzen ditu, beste behin, Jon Arretxe idazleak liburu berrian. Soldatapeko hiltzaile hotza da Kawa. Istanbulen bizi da eta gurpildun aulkiari lotua du ama; Kurdistan zaharraren oroitzapenen gatibu. Ezusteko gertakari batek, ordea, errotik aldatuko du Kawa ilunaren bizitza. Erbestearen saminak, xenofobiaren itzalak nahiz suspensearen xarmak ere tupust egiten dute eleberri entretenigarri honetan.  
                  
                
              
 
                           
                          