"Worldwide"

"Worldwide" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotworldwidequot/@@download/image/6p12-3.jpg
2001/03/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Gilles Peterson
6.zenbakia
"Worldwide"
Gilles Peterson belarri fineko pertsona dela ez du inork ukatuko. Bere garaian Acid Jazz disketxearekin izen bereko musika estiloa jarri zuen modan, eta beranduago Talkin Loud disketxean parte hartu eta azken urteotako musika proposamen interesgarrienak gerturatu dizkigu (Urban Species, Incognito, 4 Hero, Galliano...). Negozio gizon, disko-jartzaile eta produktore izateaz gain irrati esatari ere bada, eta Ingalaterrako BBC irratiko lehen katean duen saioan entzun daitezkeen kantu interesgarrienen bilduma da disko bikoitz hau. Oso fina.