"What a wonderful world"

"What a wonderful world" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotwhat-a-wonderful-worldquot/@@download/image/33p46-2.jpg
2003/09/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Bertolt Arrieta
33.zenbakia
KUTXA FUNDAZIOA
32 orrialde 

Ipuin honekin irabazi zuen Bertolt Arrieta zarauztarrak 2003ko "Donostia hiria" ipuin lehiaketa. Bertan, Sam zaharraren komeriak kontatzen zaizkigu. Samek arrastaka darama piano bat. Egunero. New Yorkeko 5th avenue-ra. Putetxe erraldoira. Bidean, beti egiten du topo pertsona berdinekin: Charlie saltzailea, Chester, Ray eta Gunter erretzaileak, Marvin ile-apaintzailea eta Eddie izozki-saltzailea. Ziklo berdina beti. Urtaroz urtaro errepikatzen den mekanika. "As time goes by". Denetan ez. Halako batean emakume bat ezagutuko du Samek. BERA. Burua pianotik altxatu gabe badaki BERA dela. Ibiltzeko eragatik. Darabilen lurrinagatik. Hortik aurrera Sam zahar eta burusoilaren katea apurtuko da.