"Vespertine"

"Vespertine" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotvespertinequot/@@download/image/12p15-1.jpg
2001/10/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Bjork
12.zenbakia
"Vespertine"
Iazko "Selmasongs" bere horretan utzirik (Von Trier-ekin egindako filmaren oinarria), zubia haren aurreko diskoarekin —"Homogenic"— egingo dut. Nabaria da single potentzial eza, "Hidden place" izan ezik. Izan ere, lan osoa aurrekoak baino delikatuagoa da, baita barnerakoiagoa ere. Bestalde, Björk-ek ohiko tonurik altuenak baretu egin ditu, bere ahoskera gogorrak baretasuna adieraz dezakeen neurrian. "Vespertine" izeneko lan honek oso entzunaldi atseginak eman ditzake, baina halako "déjà vu" itzal batean, artistak urrats bakoitzeko loreak baino ez jasotzeak dakarren arriskua agerian utziaz.