"Txatartegirako ipuinak"

"Txatartegirako ipuinak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quottxatartegirako-ipuinakquot/@@download/image/2011345868Txatartegirako_ipuinak.jpg
2011/03/04
kritika
Testua:
Idazlea: Xabier Etxaniz Rojo
116.zenbakia
Hainbat istorio bildu ditu Etxanizek ipuin liburu honetan: etxean daudela auto baten leherketa entzungo duen bikotea, semearen edo emaztearen heriotzari aurre egin behar dioten gizonak, auto-ilara batean ez atzera ez aurrera geldituko den pertsona… Istorioetako pertsonaiak gertukoak dira, baina zenbait egoera surrealista samarrak dira, eta horrek nahasketa berezia sortzen du. Informazioa oso modu egokian kudeatzen du, eta, hori dela eta, irakurleak ezustekoak topatuko ditu irakurketan aurrera egin ahala.