"Tunela"

"Tunela" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quottunelaquot/@@download/image/78p64TUNELA.jpg
2007/10/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Ernesto Sabato. Itzultzailea: Mikel Garmendia
78.zenbakia
"Esango dut, eta aski izango da horrekin, Juan Pablo Castel naizela, Maria Iribarne hil zuen margolaria". Hitz bortitz horiekin hasten da Ernesto Sabato idazle argentinarraren nobela ospetsuena, Mikel Garmendiak euskaratu berria. Existentzialismoan kokatu izan den eleberri harrigarri honek hasieratik kolpatzen du irakurlea, istorioaren protagonista paranoikoaren barne-amarauna hain da itogarria. Maisulan baten aurrean gaude.