"Train leaves at eight"

"Train leaves at eight" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quottrain-leaves-at-eightquot/@@download/image/2p12-8.jpg
2000/11/04
kritika
Testua: Asier Leoz
The Walkabouts
2.zenbakia
The Walkabouts, azken urteotan EEBBk emandako talde berezienetako bat, Europara begira. Horixe da bilduma lan honek barnean duena. Aurrekotik urtebete besterik ez da igaro, eta hura erabat amerikarra zen. Lan berri honetan, berriz, Carla Torgeson-en taldeak ingelesez abesten ez duten zenbait europear kantuegileren obrak bere erara moldatu ditu, eta aurrekoa bezain ona da. Jaques Brel, Mikis Theodorakis, Goran Bregovic eta Lluis Llachek, besteak beste, inoiz pintatutako koadroak, maisutasunez eta begirunez berreginak.