"The art of... evil genius"

"The art of... evil genius" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotthe-art-of-evil-geniusquot/@@download/image/71p12_1.jpg
2007/02/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
The bakelite age
71.zenbakia
Hil honetako dosi antipodikoa The Backelite Age laukotearen disko laburra da. Bang!  Euskal Herriko zigiluak kaleratu du, eta zortzi abesti daude. Melbourneko bandaren doinua interesgarria bezain berezia da. Izan ere, 70eko hamarkadako riff gitarra gogorrak pop melodiekin uztartzen dituzte. Hasieran, apur bat arraroa bada ere, buelta parea eman ondoren, australiarren musika-jarioa gozo-gozo sartzen da. Beatles eta Melvins elkarrekin oheratuko balira bezala. Aipatzekoa da, esate baterako, “The Dead Play Well” doinua: Black Sabbath-i lapurturilo riff-ekin jositako Pixies indien kanta dirudi. Esan bezala, interes handiko diskoa eta, era berean, bezeria oso. Bide batez, The Meanies punk rock taldeko Link-en egitasmo berria da.