"Tank"

"Tank" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quottankquot/@@download/image/52p12-3.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Aritz Sound System
Asian Dub Fundation
"Tank"
90eko hamarkada hasieran, jungle erritmoak nagusitu ziren London hiriko auzo txiroetako legez kanpoko festetan. Garai hartan, Talvin Sign eta antzeko zoro batzuekin batera, Asian Dub Foundation-eko lagunak aitzindari izan ziren jungle erritmoak eta India eta Pakistango jatorria duten erritmoak uztartzen. Emaitza ziragarri hura bizirik mantendu da, eta taldeko abeslarien artean aldaketak egon diren arren,  azken disko honetan hasierako filosofiari eusten diote: jungle oinarriak, ragga ahotsak eta hindu jatorriko melodiak. Etorkizuna gaur hasiko al da?