"Stories from the city stories from the sea

PJ Harveyk ez dio zertan berak asmatutako pertsonaia torturatuari eutsi beharrik dagoeneko. Burroughs eta Bukowskiren liburuak baztertuta omen ditu orain eta nabari da, "Stories..." gaurdaino egin duen lanik argitsuena baita. Rock doinuei uko egin gabe, edertasunez betea, eta ardatz bakarrekoa: Brooklyn, Manhattan, Little Italy... bide guztiek NYCra daramate, antza. Woody Allen eta Lou Reed liluratuta dituen hiria gertu iritsi zaio, agian horregatik batzuetan Patti Smith bera ematen du. Lan osoko kanturik politena, "This mess were in", Thom Yorkekin grabatu zuen, honek Bjork-en diskoan parte hartu baino lehen.