"Soundtrack"

"Soundtrack" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotsoundtrackquot/@@download/image/6p13-6.jpg
2001/03/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Billy Elliot
6.zenbakia
"Soundtrack"
Billy Elliot filmaren soinu banda benetan da soinu banda, eta hori bada zerbait. Baieztapen honen azalpena emango dut: Stephen Daldryren kontakizunean musikak garrantzi handia dauka, eta horregatik daude diskoan abesti hauek, ez bukaerako kredituetan nolanahi sartuta, taldeak nola edo hala promozionatu nahian. Dantza egin nahi duen mutikoaren istorioan ondo uztartuta daude The Jam, The Style Council eta T-Rex-en kantu zaharrak, azken hauen "I love to boogie" bereziki. Bestalde, filmak Ken Loach baten estilo gordinean langile klasearen eguneroko borroka ukitzen duenean, orduan konturatzen zara zein handia zen The Clash-en "London calling" kantua.