"Soul on fire"

Denbora luze da Cool Panic Bergarako taldearen disko hau kaleratu zela. Baina azkenaldion entzun eta entzun ari naiz, eta kontutxo batzuk esan nahi nituzke. Bat: azken bolanda inguruotan sortu den disko interesgarrienetako bat dela. Bi: GP Records zigilua lan garrantzitsua egiten ari dela euskal diskoetxe klasikoetatik kanpora geratzen diren hainbat talde interesgarri ezagutarazteko. Hiru: Jorge Reboredo gitarrajolearen eskua antzematen dela ekoizpenaren atzean, eta hori kalitate bermea dela. Lau: disko honetakoak, oro har, oso abesti onak direla.