"Skank"

"Skank" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotskankquot/@@download/image/45p12-3.jpg
2004/10/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Statesides hombres
45.zenbakia
"Skank"
Jolasteko prest dauden freestylers-ak. Skank soinuan oinarritutako kantuak. Reggae, ska, ragga, breakbeat eta dantza festa. Arrakastarako osagai guztiak ditu disko honek; erritmo dantzagarriak, hitz errazak, kantu ezagunen sanplerrak —Sister Nancy-ren "Bam Bam" edota Skatalites-en "Phoenix City" eta James Brown-en "Make it funky"—, ragga eta soul ahotsak, eta modako erritmoak. Hala eta guztiz ere, berehala aspertzen duen horietako diskoa da. Ideia ona da, baina diskoak mami gutxi dauka.