"Sincere"

Bere burua multinazional bati saldu badio ere, Talkin Loud disketxeak musika-maila handiko ekoizpenak kaleratzen ditu oraindik. Estilo "berriekiko" zaletasuna ere mantentzen jakin du, eta horren adibide da MJ Cole-ren disko hau. "UK Garage" deitzen diote adituek, eta oinarrian drum&bass eta house oinarriak eta soul ahotsa uztartzen ditu. Emaitza, berriz, gorabehera askokoa izan daiteke. Disko honetan kantu oso onak (eta dantzagarriak) dauden arren, Talkin Loud-ek normalean izaten duen maila mantentzeko zailtasunak dauzka. Hobe txaplata begian jarrita lortzen baduzu.