"Sexy"

"Sexy" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotsexyquot/@@download/image/61p16-1.jpg
2006/03/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Che
61.zenbakia
Askotan nabarmendu dugu, brasildarrek trebezia harrigarria dutela, Brasildik kanpo sortutako musika estiloak berenganatzeko. Azken urteotan, musika elektronikoaz maitemindu dira brasildarrak, eta egun, munduan egiten den techno, house eta drum & bass interesgarriena Brasildik datorkigu. Hasieran arrotz zaizkien doinuak berenganatzeko trebezia hori, ez da atzo goizeko kontua: 60ko eta 70eko hamarkadetan, brasildarrek primeran egokitu zuten AEBetatik iritsitako soula, jazza eta funkia. Orain, Che izeneko musikariak, garai hartako doinuak berreskuratu ditu, eta bere bizitzako soinu banda osatu du. “Radio Favela” edo "Ciudad De Dios” bezalako film ederrak girotzeko aparteko musika.