"Sahararrei oso zaila zaie aurrera egitea gure laguntzarik gabe"

Sahara Bike ekimenetik iritsi berritan, bidai kronikatxoa egin digu Ekaitz Diaz de Garayo gasteiztarrak.
"Primerako esperientzia izan da. Lehenengo egunetik Saharar herriak etxean bezala sentiarazi gaitu. Beraien egoera ez da bat ere erosoa; oso zaila da argirik, urik, eta horrelako gabeziekin bizitzea. Dena den, oso ondo antolatuta daude, Argeleko kanpameduak Saharako lurralde okupatua bezala antolatuta dituzte; kanpamenduek hirien izena dute. Erosketak egiteko supermerkatu txikiak dituzte, baita dendatxoak ere. Dena den, gure laguntzarik gabe oso zaila zaie aurrera egitea.
Hezkuntza arloan, Kubak eta Venezuelak, proiektuak dituzte bertan, eta unibertsitate ikasketetara iritsita, herrialde horietan egiteko aukera dute, etorkizunean, beraien lurraldeak berreskuratzerakoan, herritar gaituak edukitzeko. Azken finean, herria aurrera eramateko.
Sahara Bike ekimenari dagokionez, bizikleta probari dagokionez alegia, antolakuntza ez zen oso ona izan. Dena den, kilometro asko egin genituen. Oso nekagarria da desertuan bizikletaz ibiltzea, hondarra dela-eta eta une oro ortzemuga aurrean duzulako; ez dago inolako erreferentzia punturik."