"Rock`n' Roll Receiver" ***

Suediako laukoteak zazpigarren diskoa plazaratu du, eta orain ere gogor eutsi diete 70eko hamarkadako hard rock doinuei. Rock 'n' roll receiver honetan nabarmenak dira riff gitarra gogorrak. Dena den, Thin Lizzy-ren itzala ere suma daiteke; She´s a punk (just for one day) edota Look out, now kantetan, batik bat. Bermaturik dago, beraz, melodien eta ahots harmonien garrantzia. Europako iparraldetik datozen banda asko Hellacopters, esaterako gitarra soloez gehiegi baliatzen dira; The Sewergroovesek, ordea, riff gitarretan oinarritzen ditu abestiak; beraz, kantaren egitura gehiago zaintzen dute. Disko sendoa, benetan.