"Road Rock, vol 1"

"Road Rock, vol 1" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotroad-rock-vol-1quot/@@download/image/4p12-1.jpg
2001/01/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Neil Young
4.zenbakia
Beste zuzeneko bat Neil Young-en eskutik. Dagoeneko zaila da kanadiarrak zenbat kaleratu dituen zehazki esatea. Disko honek berez, ez dakar ezer berezirik, are gutxiago kantu berri bakarra duenean: "Fool for your love". Dena dela, 18 minutuko "Cowgirl in the sand" abestiaren bertsioak, esaterako, balio du disko osoagatik,  baita Chrissie Hynde alboan duela egiten duen "All along the watchtower" ezagunaren aldaera basatia. Neil Young aitonak oraindik bere emanaldiak gitarra kordarik gabe bukatzen ditu, hori argi dago.