"Rip it up"

"Rip it up" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotrip-it-upquot/@@download/image/56p13-1.jpg
2005/10/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Malente
56.zenbakia
Gaur egungo funk zikinenaren jarraitzaileentzako, ezinbesteko erreferentzia bilakatu da Unique diskoetxea. “New Testament of Funk” izenburupean kaleratutako bildumetan, XXI. mendean eta makinen laguntzarekin, funk elektroniko zikin eta dotorea egin daitekeela erakutsi digute. Malente da horren adibide ona. Bi disko kaleratu ditu Unique diskoetxearekin, eta orain, aurreko disko horietako kantu batzuen nahasketa berriak aurkezten dizkigu, gehienak Alemaniako disko-jartzaileek eginak. Horrez gain, hiru kantu berri ere aurkezten dizkigu. Malenteren espirituak bizirik dirau, eta gu, funk zikinenarekin dantza egiteko desiratzen gaudenez, asko pozten gara hori jakinda.