"Renegades"

"Renegades" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotrenegadesquot/@@download/image/4p12-4.jpg
2001/01/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Rage Against the Machine
4.zenbakia
"Renegades"
RATM taldeak Zach De La Rocha abeslari duela egindako azkena bertsioz osatuta dago. Beraien betiko formula, funky oinarriak, gitarjoleak sortutako riff gogorrak eta amorruz betetako rapeatzea, besteen abestiei aplikatu diete.  Bob Dylan eta The Rolling Stones dira, besteak beste, euren estilora egokitu dituztenak. MC5 taldearen "Kick out the jams", berriz, bere horretan uzten dute. Tamalez, taldeak eman duen lehendabiziko eboluzio arrastoa juxtu abeslariak taldetik alde egin baino lehen iritsi da. Gainera, RATMen diskorik sendoena beraien kanturik ez duena da. Adierazgarria.