"Radiodread"

1996 urtean New York hirian Easy Star diskoetxea martxan jarri zenetik, gure belarrietako antenak beti harantz zuzenduta izan ditugu. Hasieran, New Yorkeko reggae abeslari gazteen bultzatzaile izan zen Easy Star diskoetxea, eta lan horren eraginez, oso argi ikusi genuen AEBetan ere oso reggae abeslari onak daudela. Azken aldian, pop eta rock abeslarien reggae bertsioekin ari dira; garai batean Pink Floyd taldearekin ausartu ziren (Dark side of the Moon), eta orain Radiohead taldeaz baliatu dira (Ok computer). Reggae musikak lor dezakeen malgutasunaren adibide garbia.