"Pressure Point"

Eskerrak Ahalguztidunari. Munduko dantzazale gehienok itxaropen oro galduta genuenean miraria iritsi da; Freestylers-en lan berria kalean da. Hiru urte izan gaituzte We rock Hard diskoko kantuak neurrigabe explotatzen. Egoera jasanezina zen, baina orain elektro, breakbeat, techno eta munduko ragga zikinenez osatutako pozoia dugu eskuartean. Xiringa bete, zainak aztoratu eta bufff... presta zaitez zure bizitzako txute musikala jasotzeko. Ziur al zaude egin behar duzunaz? Ez zaizu damutuko.