"Picassoren zaldia"

"Picassoren zaldia" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotpicassoren-zaldiaquot/@@download/image/78p64PICASSO.jpg
2007/10/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Asier Serrano
78.zenbakia
Duela hamar urte hasi zen Asier Serrano poema hauek idazten. Orain, aspaldiko poema haiek kontzeptu baten inguruan lotu ditu, Picassoren Gernika koadroko tonu grisa poemen arteko katebegi sinbolikotzat hartuz. Poema probokatzaileak dira, eta aurrez aurre begiratzen diote Euskal Herriko egoerari. Adibidez, Zaldia izutu zuen sugearen testigantza poemak beldurrik gabe heltzen dio borroka armatuaren gaiari. Idazle heldu baten obra heldua.