"Ordu bietan frontoian"

"Ordu bietan frontoian" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotordu-bietan-frontoianquot/@@download/image/2011568196Ordu-bietan-Frontoian_jokin_ansorena.jpg
2011/05/04
kritika
Testua: testuak: Maitane Legarreta
Idazlea: Jokin Ansorena Miner
118.zenbakia
Andres, Bedaiopeko Kultura teknikaria, da liburu honetako protagonista, eta Teresa medikua ezagutzen duen unetik hasten da kontakizuna. Bi pertsonaia horien arteko harremanaren sorrera ezagutuko dugu eta baita istorio horrekin batera harilkatzen diren beste pertsonaia batzuen bizitzak ere: Juana Mari alkatearena, herriko kazetari izandako Anizetorena, euskaldun jatorrikoa den Daniela argentinarrarena… Eleberri irakurterraza, gertukoa eta erakargarria sortu du Ansorenak.