"One World Many Cultures" ***

Putumayo diskoetxeak hainbat kulturatako musikak denon esku jartzea izan du helburu urtetan. Asmo horrekin, munduko txoko askotako doinuak jasotzen dituzten diskoak kaleratu ditu; herrialdeka, estiloka edo gai jakin bati lotutakoak plazaratu ditu, musika horien atzean dagoen munduaren informazioa emanez, beti ere. Oraingoan, diskoetxearen aurkezpen modura, diskoetan entzungai diren kanten bilduma osatu du: Cheb Mami, Ziggy Marley, Gigi eta abar. Kolore aniztasuna, odol bakarra.