"One night only (the greatest hits live)"

"One night only (the greatest hits live)" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotone-night-only-the-greatest-hits-livequot/@@download/image/5p15-2.jpg
2001/02/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Elton John
5.zenbakia
Aspaldi eman zituen Elton John-ek bere onenak. Berak badaki, eta horregatik urrezko garai haietako abestiek osatzen dute bere zuzeneko disko hau. Guztiari ukitu moderno bat eman diezaioke, horretarako Ronan Keating eta Anastacia festara gonbidatzea baino ez du behar. Baina betiko kantu horiek dira, Elton John & Bernie Taupin delako elkarte emankorrak 70 eta 80ko hamarkadetan sortutako Hit biribil horiek bata bestearen atzean ("I'm still standing", "Candle in the wind", "Rocket man", "Sad songs" eta abar) zuzeneko disko hau eusten dutenak. Beste inork jabetzan ez duen bezalako errepertorio bati ohizko british soinu kalitate fina gaineratu, eta hor duzu "One night only".